XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Nola daude bideak?
2. Zenbat pertsona dator autoz?
3. Bidean barrena zenbat dabiltza paseoan?
4. Zein izan da eztabaida sortarazi duen arazoa?
5. Zer egin du bidean zihoan gizon zimelak?
6. Nolako argudiaketa erabili dute gizon zimelak eta kotxedunak?
7. Zer eskatzon dio gizon zimelak narratzaileari?
8. Zein da narratzailearen, hau da, Kirikiñoren iritzia guzti honetaz?
Kotxedunek, oro har, ez dute oinezkoekiko begirune handiegirik izaten.
Lana dela eta (kamioizaleak, taxistak...) autoan egun osoa eman ostean, nekeza eta astuna izaten da pasabide guztien aurrrean oinezkoei lehentasuna eman beharra.
Gehiegizko abiaduraz ibiltzen dira auto asko eta asko hiri barruan zein errepideetan: kaleek ez dute zertan lasterketa-zirkuitorik izan.
Bada etxe bueltan dagoen dendara joateko autoa hartzen duen gidari asko ere.
Autoen erabilera arrazoizkoagoa bultzatu behar litzateke.
Denok ikusi izan ditugu autoren bat pasatzen den behatu gabe, kalea gurutzatzen duen ume edota edadeko pertsona asko, autoaz datorren gidariak ustegabe ederra hartuaz eta maniobra arriskutsurik asko eginez.
Umeak olgetan daudela, aita-ama askok ez dio zirkulazioari behar adinako arretarik izaten sarri askotan.
Gidari askok ibilgailua edonon aparkatzen du ezgaitu eta elbarrituei kaleetan zehar ibiltzea zailagotuz.